eues

Albistea

CEAk eta Europako beste 9 bazkidek Interreg Sudoe proiektu bat abiarazi dute Vitoria-Gasteizko lurzoru kutsatu eta narriatuak leheneratzeko

CEAk, beste 9 bazkiderekin batera, PhytoSUDOE proiektua garatuko duen partzuergoa osatzen du. Proiektuaren izenburua, SOE1/P5/E0189 akronimoaren pean, "Interreg Sudoe eskualdeko lurzoru kutsatu eta narriatuetan biodibertsitate edafikoa, funtzionaltasuna eta zerbitzu ekosistemikoak fitokudeaketaren bitartez hobetzearen erakustaldia" da, eta Interreg Sudoe 2016-2018 europar deialdiaren laguntza izango du.

Proiektuak Europatik jasoko dituen diru funtsa 947.910,39 eurokoa izango da, gutxi gora-behera proiektu osoaren kostuaren % 75 izango dena. CEAk 104.461,13 euro jasoko ditu berari dagozkion lanak gauzatzeko: Jundizko industrialdeko zenbait lursail prestatzea, landaketak kudeatzea eta laginak hartzea; eta proiektuaren komunikazio lanak lideratzea. Partzuergoaren liderra Espainiako Consejo Superior de Investigaciones Cientificas (CSIC) erakundeko Ikerketa Agrobiologikoen Institutua da, eta huraz gain beste 9 ikergunek hartuko dute parte, bai eta Europako beste 7 bazkide elkartu gehiago ere.

PhytoSUDOE proiektuaren helburu nagusia espazio narriatuen kudeaketa eta haien leheneratzea da, horretarako fitoerremediazioko teknika berritzaileak ("fitokudeaketa") erabiliz. Horrela biodibertsitatea handitzen da, ekosistemen funtzionaltasun integrala hobetzen da eta baliabideen erabilera jasangarria ahalbidetzen da. Guztira 11 gune kutsatu/narriatu landuko dira (Natura 2000 Sarearen barruan daudenak haietako batzuk), eta Gasteizen Jundizko industrialdeko bi lursailetan egingo da lan. Proiektuak erakutsi nahi du zeintzuk diren fitoteknologien potentzialtasunak leheneratze ekologikoaren alorrean.

Jundizko lursaila, dagoeneko leheneratua

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala