CEAk eta ERAIKEN ikastetxeak programa bat sortu dute elkarlanean, eraikuntzaren alorrean energia aurrezpenaren eta eraginkortasunaren kultura sustatzeko
CEAk eta ERAIKEN CIFP Construcción LHII ikastetxeak lankidetza hitzarmena sinatu dute, bi arlotan lan egiteko: alde batetik, udal instalazioen iraunkortasunaren eta eraginkortasun energetikoaren esparruan elkarrekin lan egiteko, eta bestetik, eraikuntzako energia aurrezpena eta eraginkortasunaren komunikazioa, hezkuntza eta sentsibilizazioa sustatzeko. Hori dena Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren testuinguruan egingo da, Vitoria-Gasteizko Udalak ingurumen arloan adostutako konpromisoetan aurrera egiteko asmoz (CO2 igorpenen sortzen duten berotze globalaren eta klima aldaketaren inpaktua murriztea).
Lankidetza hitzarmen horri esker, ERAIKENeko ikasleek udalaren zenbait instalazioren eraginkortasun energetikoaren ebaluazioan parte hartu ahal izango dute, beren prestakuntza prozesuaren barruan; bestalde, CEAk ingurumen hezkuntzako jarduera bat antolatuko du ERAIKENeko ikastetxean, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendua.