eues

Albistea

CEAk ehun jarduera dituen udazkeneko programa aurkeztu du

> Agenda PDF formatuan

> Jardueren deskribapen xehea

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak ehun jarduera baino gehiago antolatu ditu udazkenerako, inoiz baino gehiago. Eskaintza horrek mota askotako jarduerak biltzen ditu, esaterako ingurumenari lotutako erakusketak Ataria interpretazio zentroan, hitzaldiak eta familientzako jarduera anitz.

Programan hiru erakusketa sartu dira: José Barea argazkilariaren Bestiarium-Landa biodibertsitatea (urriaren amaierara arte egongo da Atarian), Hiriko zuhaitzak, Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdea osatzen (CEAk antolatutako argazki lehiaketa bateko argazki sorta bat, urriaren 24tik abenduaren 10era arte ikusgai egongo dena), eta European Wildlife Photographer of the Year (abenduaren 19tik urtarrilaren 21era). Halaber, ingurumenari lotutako hitzaldiak, lantegi eta ikastaroak eta natur ibilbideak ere antolatu dira (marrualdia, bridwatching-a, etab.)

Familientzako jardueren esparruan, nabarmentzekoa da Ali Ensemble taldeak Atarian azaroaren 12an emango duen Suite Verne kontzertua, bai eta abenduaren 28 eta 29an proiektatuko diren ingurumen zinemako filmak, Atariaren Gabonetako postalen lehiaketa eta Ataria ezagutu argazki lehiaketa. Aurtengo berritasunetako bat Atarian 9 eta 14 urte arteko haurrentzat egingo den Naturalistaren lantegia da.

Jarduera horietan parte hartzeko interesa duten pertsonek dagoeneko egin dezakete udal webgunean, Atarian, Olarizuko etxaldean, 010 telefonoan eta gizarte etxeetan.

Udazkeneko agenda

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala