eues

Albistea

CEAk bizikleten erregistroa eta bizikleten argiztapen eta lapurreta kontrako elementuak sustatu zituen udan zehar stand mugikor baten bidez

Jardueraren oroitza txostena

Bizikleta erregistroaren kanpaina 2014

Standa uztaileko lau egunez mugitu zen txirrindularien joan-etorri handiko tokietatik: Mendizorrotzeko, Gamarrako eta Estadioko igerilekuetatik, eta baita hiriaren erdialdetik ere. CEAk hiriko txirrindulariak gonbidatu zituen haien bizikletark erregistroan sartzera, argiak behar den bezala eramatera eta bizikletak giltzarrapoekin zuzen lotzera.

Horrez gain, bizikleten azterketa teknikoak egin ziren eta doikuntza mekaniko txikiak egiteko laguntza eskaini zen.

Kanpainan zehar ikusi zenez, gehienek lapurreten aurka erabiltzen dituzten gailuak oso ahulak dira, eta erabiltzaile askok ez dakite bizikleta behar den moduan lotzen. Standera hurbildu zen jendearentzat oso deigarriak izan ziren giltzarrapoak nola apurtzen diren erakusteko standeko monitoreek egin ziren saioak.

Bestalde, jende askok ez zuen ezagutzen arauek derrigortu egiten dutela bizikletan argia eramatera ikusgaitasun baldintzak txarrak direnean. Monitoreek galdera asko erantzun zituzten bizikleten zirkulazioaren erregulazioaren inguruan, eta gaizkiulertu asko argitu zituzten. Esaterako, bazuk uste zuten argiak eramateko derrigortasunak bizikleten erabilera zailtzen zuela. Monitoreek azaldu zieten elementu hori -argiak- oso garrantzitsua dela txirrindulariaren beraren segurtasuna handitzeko.

Kanpaina zehar bizikletaz seguru ibiltzen ikasteko ikastaroak programatu ziren, nahi zuen ororentzat. Horri lotuta, nabarmentzekoa da ikasturtean zehar egin ziren ikastaroetan parte hartu zuten ikasleen guraso zenbaitek esperientziaren balantze positiboa egin zutela, eta monitoreei esan zieten bizikletaz seguru ibiltzeko ikastaroek aztarna sakona utzi zutela haien seme-alabengan: ordutik, gurasoei esaten diete, autoz mugitzen direnean, zuhurragoak izan daitezela eta txirrindulariak gehiago errespeta ditzatela.

* Bizikleta erregistroa

* Bizikletari buruzko informazioa udal webgunean (www.vitoria-gasteiz.org/bizikleta)

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala