eues

Albistea

CEAk 'Bertako Landareen Baso Mintegiaren katalogo' berria aurkeztu du, 2004-2005 ekitaldirako argitaratua

Katalogo horren bitartez Olarizuko baratzetan dagoen bertako landareen baso mintegiaren berri gehiago zabaldu nahi du, eta bereziki, landare autoktonoak sustatu eta ezagutarazteko urtero antolatzen duen kanpaina.

Landareak aukeratu, eskatu eta jasotzeko lanak errazteko tresna izan nahi du argitalpenak. Horretarako, erabil daitezkeen landare espezie autoktonoei buruzko aholkuak eskaintzen ditu CEAk, zein ezaugarri duten eta landatzekoak diren ingurunera zenbateraino egokitzen diren azalduz, eta zaintza ekologikoari eta landatze teknikei buruzko argibideak emanez.

2004ko abenduaren 13tik 2005eko otsailaren 11ra arte izango da bertako landareak banatzeko kanpaina. Argibide gehiago nahi izanez gero deitu 945 162696 telefonora.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala