eues

Albistea

CEAk bere webgunea eguneratu du eta diseinu modernoagoa eman dio herritarrei informazio argiagoa eskaintzeko

CEAk erabat berritu du bere webgunea, bertan eskaintzen den informazioa sinplifikatzeko eta herritarrei zerbitzu hobeagoa eskaintzeko. Herritarrei gehien interesatu ahal zaien informazioa orain agerikoagoa da: agendan eskaintzen diren jarduerei buruzko informazioa eta ekipamenduei buruzko informazioa. Horrez gain, herritarren aktibaziorako bereziki diseinatutako menu bat sortu da, aipatutako agendaz gain, herritarren zientziaren sareko jarduerei, partaidetza-prozesuei eta eskola-programari buruzko informazioa emateko.

Profil teknikoagoa duten pertsonei zuzendutako beste bi menu-aukera ere gehitu dira: bat, CEAk parte hartzen duen proiektuena, eta bestea, argitalpenena, CEAk egindako azterlan, txosten eta planen PDFak deskargagarri dituena.

Aurreko guztia osatuz, CEAren eguneroko jarduerak jasotzen dituen albisteen atal bat ere sortu da.

Webgune berri honek CEAk bere etapa berrian dituen helburuak islatzen ditu: zirkulartasuna, mugikortasuna, azpiegitura berdea, nekazaritzako elikadura, horietako batzuk tradizio handikoak CEAn eta beste batzuk berriagoak.

Laster, CEAk kudeatzen dituen Atariaren eta Olarizuko Lorategi Botanikoaren webguneak ere berrituko dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala