eues

Albistea

CEAk bere ingurumen atlasa eta ingurumen informazioko katalogoa eguneratu ditu

Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen Informazioko Sistemaren ingurumen atlasak ibilbide luzea egin du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren webgunean. Atlasaren lehen bertsioa 1990eko hamarkadaren amaieran argitaratu zen.

Azken urteetan iraultza gertatu da kartografia web bidez kontsultatu eta deskargatzeko teknologia berrietan, eta orain arte gure atlasak eskaintzen zuen zerbitzua gaindituta zegoen askogatik. Arrazoi horregatik CEAk sistema aldatzea erabaki du eta modernoago bat osatu, egungo erabiltzaileek tresna mota hauek erabiltzean espero dutena betetzeko.

Egitura berriari esker atlasak hainbat bide ditu informazioa emateko. Ataria lehengo bera da, CEAren webguneko atlasaren orri nagusia. Hortik abiatuta informazioa gaika antolatu da, eta gai bakoitzerako hurrengo datuak eskaintzen dira:

  • Mapa bat GEO Vitoria-Gasteiz bisorean (elementua mapa bat denean) adituak ez diren erabiltzaileek modu azkarrean kartografia kontsultatu ahal dezaten.
  • PDF formatuan deskarga daitekeen mapa edo dokumentua.
  • SHP edo KML formatuko deskarga zuzena. Formatu hauek geruza kartografikoekin lan teknikoagoa egin nahi denean erabiltzen dira. GIS aplikazioetan erabiltzen dira eta mapen informazioa aldatzea eta erabiltzaileak nahi duen eran irudikatzea ahalbidetzen dute.
  • WMS formatu bidezko kontsulta, erabiltzaile adituenek, administrazio publikoetako teknikariek eta enpresetako profesionalek geruzak zuzenean GIS aplikazio batean kargatzeko aukera izan dezaten.
  • Metodologiak, mapa horiek nola sortu diren azaltzen dutenak.
  • Metadatuak, mapen jatorria, jabea, gaia, eskala, etab. ezagutzeko erabil daitezkeenak.

Bestalde, CEAk bere ingurumen informazioko katalogoa ere eguneratu du. Horren bidez edozein herritarrek CEAk bere ibilbidean zehar sortu dituen ingurumen dokumentu guztiak (oroitza-txostenak, dosierrak, ikerlanak, mapak, etab.) non dauden ezagutu ahal izango du.

Gezia CEAren ingurumen atlasa

Gezia CEAren ingurumen informazioko katalogoa

Ingurumen atlaseko mapa bat

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala