eues

Albistea

CEAk antolatutako jardueretan parte hartzen duten ikasleen garraioa diruz laguntzeko deialdia

Ondoko betebeharrak betetzen dituzten ikastetxeek eskuratu ahal izango dituzte garraiorako laguntza hauek:

  • Ikastetxea Gasteizko udalerrian kokatua egotea edo, gutxienez, ikasleen %60 udalerrian erroldatua egotea.
  • Ikasle guztiek edo horietako batzuek 2012. urtean Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak ikasleentzat antolatu dituen jardueretako batean parte hartu izana.
  • Jarduera horietan parte hartzeko garraio kolektiboren bat erabili behar izana, ikasleak ikastetxetik jarduera burutu den tokira eta/edo handik ikastetxera eramateko.

Ikastetxeko zuzendariak aurkeztu beharko du diru-laguntza eskabidea, 2012ko abenduaren 21a baino lehen, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko erregistroan (Olarizuko etxaldea, z/g, 01006, Vitoria-Gasteiz).

Agiri hauek erantsi beharko zaizkie eskabideei:

  • Eskabidea (I. eranskina), ikastetxeko zuzendaritzak aurkeztua.
  • Garraio-gastuen justifikazioa egiteko, zenbatekoa, jarduera eta hori burutu den eguna jasotzen dituen jatorrizko fakturak aurkeztu beharko dira sailean (II. eranskinarekin batera). Fakturen kopiak aurkeztuz gero, jatorrizko fakturak ere erakutsi beharko dira konpultsatzeko (III. eranskinarekin batera).
  • Ikastetxea Gasteiz udalerritik kanpo badago, baina ikasleen % 60 baino gehiago udalerrian erroldatua badago, ikastetxeko zuzendariak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzaren edo zentroko zuzendaritzaren eta idazkaritzaren ziurtagiria aurkeztu beharko du ikasle horien ehunekoari buruz.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala