eues

Albistea

CEAk aisialdiko baratzezaintza ekologikoko programaren 2009ko saioa jarri du abian

Programa maiatza eta uztaila bitartean gauzatuko da. Alde batetik, Adinekoentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoa izeneko ikastaroa egingo da berriro, hamargarren urtez. Honetan 55 urtetik gorako 30 lagunek hartu ahal izango dute parte. Beste aldetik, jarduera honek gainerako herritarren artean piztu duen ikusmina ikusita Baratze ekologikoak: zure topagunea izenekoa egingo da 18 eta 55 urte arteko jendearentzat. Bigarren honetan 30 lagunek hartuko dute parte eta baratze bat modu jasangarrian eta ingurumenarekiko begirunez lantzeko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutza jasoko dute. Bi ikastaroek 60 orduko iraupena izango dute.

Ikastaroak bukatu ondoren 60 parte-hartzaileei 75 m²-ko lursail bana lagatuko zaie Abetxukun kokatuta dauden Urarteko baratzeetan, Zadorra ibaiaren ertzean. Toki hau ikastaroan jasotako ezagutzak praktikan jartzeko leku gisa utziko zaie.

Izena emateko epea martxoan irekiko da. Informazio gehiago 945162696 telefonoan.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala