eues

Albistea

CEAk 500 ikasleri eman die prestakuntza bizikletaz seguruago ibiltzeko

2013ko urritik urtarrila arte CEAk bizikletaz ibiltzen ikasteko 22 ikastaro antolatu ditu 11 eta 14 urte arteko ikasleentzat.

Prestakuntzan zehar ikasleek hainbat ariketa egin dituzte bizikleta seguruago eta kontrol gehiagorekin erabiltzen ikasteko; ordu erdiko saio teoriko bat jaso gute; eta zirkulazio ariketak egin dituzte kalean benetako zirkulazio egoeretan. Trafiko lasaituko kaleak baliatuz, ibilbide bat nola hasi eta bukatu praktikatu dute, kaleko beste erabiltzaile batzuei maniobrak seinale bidez markatzen ikasi dute, aparkatutako ibilgailuak aurreratzen ere ikasi dute, kale nagusiaren alboko bigarren mailako kaleetara igaro dira, ezkerrera zein eskuinera joateko maniobrak egin dituzte, eta oso garrantsitsua dena, zirkulazioaren gorabeherak interpretatzen eta arrikuak baloratzen ikasi dute.

Ikastaro hauen helburua bizikletaz mugitzen diren gazteak -edo etorkizunean egingo dutenak- prestatzea da, zirkulazioaren baldintza guztiak baloratzen ikas dezaten eta bizikletaz egingo dituzten ibilbideak planifikatu eta aratz egin ditzaten.

Ikastaro horiek bizikleta mugikortasun alternatiba modura sustatu nahi den testuinguru batean sortu dira, eta bizikleta bidezko zirkulazioa oinezkoentzako espazioek duten kalitatearekin bateragarria izan dadin lorttzeko.

Vitoria-Gasteizko Udala ahalegin handia ari da egiten bizikleten joanetorriak bizikleta bideetatik eta galtzadatik egin daitezen. Horrela, bizikletak espaloi, plaza eta oinezkoentzako gainerako guneetatik ibil daitezen saihestu nahi da, horrek arriskuan jartzen baititu oinezkoak eta toki horiek dituzten beste funtzio batzuk baldintzatzen baititu. Hori dela eta, bi lerrotan ari gara lanean. Alde batetik, hiri osoan barrena bizikleta bidezko mugikortasuna artikulatuko dituen bidegorrien sare bat sortzen ari gara, eta trafikoa lasaitzen ari gara hiriko kale batzuetan (superetxadien barruetan) bizikletak seguru ibil daitezen galtzadatik, gainerako ibilgailuekin tokia partekatuz. Bestetik, hiriko txirrindularien prestakuntzan lanean ari gara, trafikoaren gainerako ibilgailu horiekin modu seguru eta arduratsuan ibiltzen ikasteko balioko dizkien ohitura eta trebeziak jaso ditzaten txirrindulariok.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala