CEAk 47 jarduera aurkeztu ditu naturarekin kontaktuan udazkenaz gozatzeko

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (CEA) naturarekin harremanetan udazkenaz gozatzeko 47 jarduera proposatu du. Erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, ibilbide naturalistikoak, familia-jarduerak eta abar izango dira. Horien guztien bidez, Eraztun Berdearen balio naturalak erakutsi nahi dira, eta Vitoria-Gasteizko ingurune pribilegiatuaz gozatzeko aukera eman.
Hiru erakusketa izango dira Atarian: Aranzadi Zientzia Elkarteak eskainitako ‘Polinizatzaileak greban’ (dagoeneko ikusgai dago); Kikute Elkartearen ‘Araba Click’ (urriaren 25etik aurrera ikusgai), eta Sara Luna, Eli Díez eta Edurne Maionaren ‘Logaritmikoa – Zentzumen-erakusketa. Udazkena’ (azaroaren 19tik aurrera ikusgai).
Agendak, era berean, toki berean egingo diren hiru hitzaldi jasotzen ditu: ‘Ondare immateriala eta jasangarritasuna hiri-testuinguruetan’, urriaren 11n, ostiralean, 17:15ean; ‘Lurrikarak, arrisku sismikoa barne hartuta’, azaroaren 16an, larunbatean, 12:00etan; eta ‘Iratira bidaia: emakumeen aztarnak’, azaroaren 23an, larunbatean, 12:00etan.
Lantegiak
Zaletasun guztietarako 12 lantegi izango dira. Lehenengoa izango da ‘Gaueko tximeleten behaketa’, urriaren 5ean, larunbatean, 19:30ean, Olarizuko Lorategi Botanikoan. Urriaren 12an eta 13an, ‘Salburua, migrazio-pasagunea eta negua igarotzeko tokia’ ikastaroa egingo da eta, 13an bertan, 11:30ean, Olarizuko Lorategi Botanikoak ‘Mosketa arrosa: propietateak eta erabilerak’ tailerra antolatuko du. Urriaren 26an eta 27an, 11:00etan, ‘Erreportaje-argazkigintza eskuko telefonoarekin’ proposamena eskainiko da.
Azaroan, Atariak ‘Etnografia: natura, erabilerak eta tradizioak’ ikastaroa programatuko du, eta Olarizun ‘Udazkeneko ohitura eta landareak; Samhainen jaia’ lantegia egingo da. Biak larunbatean, hilaren 2an egingo dira, 11:30ean. Atariaren agendak ‘Natura 2.0’ ikastaroarekin jarraituko du azaroaren 9an eta 14an, larunbatetan, 11:30ean. Eta Olarizuk, bere aldetik, ‘Marrazketa mikologikoa: gure inguruko zizak’ tailerra proposatuko du, azaroaren 16an, larunbatean, 11:00etan, eta ‘Intsusa: propietateak, ohiturak eta erabilerak’, azaroaren 17an, igandean, ordu berean. Eta azaroa amaitzeko, artearen zaleek hitzordua dute Atarian hilaren 30ean, ‘Akuarela monokromatikoa eta collagea’ tailerrarekin, 11:00etan.
Abenduan, hilaren 21ean, 11:30ean, ‘Ohiturak eta landareak neguko solstizioan’ izeneko ikastaroa eskainiko dute Olarizuko Lorategi Botanikoan.
Eta urritik abendura bitartean ‘Mikologiaren hastapenak, udazkeneko perretxikoak’ jarduera egingo da. Horren baitan, ostiraletan lantegia eta larunbatetan irteera egingo dira. Egun hauetan izango da: urriaren 4-5 eta 18-19an, azaroaren 15-16 eta 29-30ean, eta abenduaren 13-14an.
Ibilbide naturalistikoak
Ingurumen Gaietarako Ikastegian, ohikoa den moduan ibilbide naturalistikoak ere izango dira. Aurtengoa 13. edizioa izango da. Lehenengoa ‘Egunsenti basatia’ izango da, urriaren 3an eta 4an, Atarian, 08:30ean.
Jarraian, urriaren 5ean, larunbatean, ‘Gaueko sekretuak’ iritsiko da; 18:30ean. Irteera Atarian izango da eta, handik, Izkiko Parke Naturalera joango dira partaideak. Egun horretan bertan, Hegaztien Eguna dela eta, txangoa egingo dute ‘Urdaibaira eta Bird Centerrera’.
Hurrengo asteburua ezin hobea izango da ‘Gaueko Ibilaldia’ egiteko. Atariatik abiatuko da 22:30ean, urriaren 18an, ostiralean. Eta hilaren 19an, larunbatean, toki beretik abiatuko da ‘Bioabenturak: migratzaileak bueltan’ ibilbide naturalistikoa, 11:30ean.
Eta urria amaitzeko, larunbatean, hilaren 26an, Olarizuko Lorategi Botanikoa ‘Udazken koloreak Europako basoetan’ ikuskizunaz gozatzeko agertoki aproposa izango da, 11:00etan, eta igandean, hilaren 27an, goizeko 10:00etan, ‘Zizak Armentiako basoan’ ibilbide naturalistikoa egingo da.
Hori gutxi balitz, urriko ostegun eta ostiral guztietan, hilaren 24an eta 25ean izan ezik, gasteiztarrek ‘Hezeguneko ikertzaileak’ egitasmoan parte hartzeko aukera izango dute, 18:00etatik aurrera.
Azaroaren 9an, larunbatean, Gasteizko Mendietan zehar ibilbidea eginez, ‘Natura mugimenduan: udazkena’ izenburupean. Atariatik abiatuta, ibilbidea egingo da 09:00etan Atariatik eta, igandean, hilaren 10ean, gune horretan bertan, ‘Birdwatching’ jarduera egingo da, 11:00etatik aurrera. Larunbatean, hilaren 16an, proposatutako ibilbide naturalistikoa ‘Bioabenturak: udazkena hezegunean ‘izango da, 11:30ean.
Abenduaren 21ean, Ingurumen Gaietarako Ikastegiak, 11:30etik aurrera, ‘Bioabenturak: nola irauten dute bizirik espezieek neguan?’ jarduera eskainiko du.
Jarduera horiez guztiez gain, ‘Olarizuko Lorategi Botanikorako bisita gidatuak’ egingo dira igandetan, urriaren 6an eta 20an, eta azaroaren 3an, 10ean eta 24an, 12:00etan. Bestea proposamen bat izango da ‘Salburua eta bertako hegaztiak’ proposamena, urritik abendura bitarteko igandetan, 11:30ean.
Familia-jarduerak
Etxeko txikiek haientzat bereziki pentsatutako programazioa izango dute Atarian. Urriaren 6an, igandean hasiko da, ‘Hartz zuria bizi den tokia’ lanarekin, 12:00etan, eta ondoren, ‘Nork esan du hemen ez direla izarrak ikusten?’ iritsiko da, larunbatean 19, 11:30ean. Handik egun batzuetara, hilaren 26an, larunbatean, 17:30ean, ‘Naturalistaren lantegia’ eskainiko dute, eta ‘Urratsez urrats: aztarnak eta arrastoak’, larunbatean, hilaren 23an, 17:30ean.
Abendura jauzi eginda, ostegunean, hilaren 19ab, ‘Neguko solstizioa’ proposamenaren txanda iritsiko da, 19:00etan. Ostiraletan, hilaren 20 eta 27an,‘Scape-box: Salburuako espezie inbaditzaileak’ eskainiko da, 17:30ean, eta abenduaren 21ean, larunbatean, Gasteizko haurrek ‘Txorientzako janlekuak’ programarekin gozatu ahal izango dute, 17:30ean.
Jarduera horiei urteko azken hiruhilekoan egiten diren beste jarduera batzuk gehitu behar zaizkie. ‘Hezeguneko ezkutuko biztanleak’, larunbatetan, urriaren 5ean, azaroaren 2an eta abenduaren 7an, 11:30ean; ‘Mokoak, hankak, lumak’ tailerra, larunbatetan, urriaren 5ean, azaroaren 2an eta abenduaren 7an, 16:30ean; ‘Berdeguneak, isiltasun-lekuak’, urriko eta azaroko ostegun guztietan, eta abenduaren 12an, 19:00etan, eta ‘Salburua eta bertako hegaztiak familian’, larunbatetan, urriaren 26an, azaroaren 23an eta abenduaren 28an, 11:30ean.
Jarduera osagarriak
Programazio hori osatuko duten beste ekintza batzuk ere izango dira. Hala nola, urriaren 17tik 19ra, Basaldea Enpresa Agroekologikoen Zentroan (Abetxuko) egingo den Elikaduraren Gizarte XVII. Topaketa eta ‘Egunez egun landutako biodibertsitatea’ Estatu mailako XXV. azoka, urriaren 19an, larunbatean, Basaldean eta Abetxukuko Ikastolan.
Gainera, ‘Isiltasun doinuak’ hitzordua egingo dute Atarian azaroaren 17an, 12:00etan, eta ‘Ate irekiak Euskadiko Hazien Sarean’ ekimena egingo da, ostiraletan, urriaren 4an, azaroaren 8an eta abenduaren 13an, Olarizuko Lorategi Botanikoan.
Izen-emateak ostegunetik, irailaren 26tik, aurrera egin ahal izango dira Udalaren webgunean, 010 zenbakian edo aurrez aurre, Atarian, eta Udalaren kiroldegietan eta gizarte-etxeetan.