CEAk 2023 udaberriko jardueren agenda aurkeztu du
> Jarduerak kontsultatzea eta izena ematea
CEAk hainbat jarduera antolatu ditu udaberrirako publiko guztiarentzat. Jarduerak Eraztun Berdeko parkeetan eta ekipamenduetan, Olarizuko Lorategi Botanikoan, eta Atarian, Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroan, egingo dira. Eskaintzaren barruan ibilbide naturalistikoak, tailerrak, konferentziak eta familia-jarduerak egongo dira, ingurumenarekin lotutako hainbat gai eta diziplinaren gainean.
Haien artean nabarmentzekoak dira Europako zuhaitz apaingarriak, botanikoko polinizatzaileak, lorategiko gaueko biztanleak edo arrosa basati motak ezagutzeko ibilbide naturalistikoak.
Tailerrek hainbat gai proposatzen dituzte, besteak beste, hainbat prestakin egiteko sendabelarren onurak erabiltzea, landareak eta perretxikoak landatzea, koaderno botanikoa ilustratzeko akuarela-teknikak erabiltzea, makroargazkilaritza edo papera egitea.
Maiatzaren 18an, beste lorategi botaniko batzuekin batera, Plant Fascination Day egingo da, eta Patxi Heras eta Marta Infante Arabako biologoek hitzaldia emango dute: “Richard Spruce: Pirinio erromantikora etorri zen botanikari ingelesa”.
Atarian beste jarduera berri batzuk egingo dira, hala nola landareekin habi erraldoia eraikitzea, hegaztiak antzematea edo astronomiako hastapenak. Familia osoarentzako jarduera parte-hartzaileak ere izango dira (mikrobisita, scape-boxa: Salburuko espezie inbaditzaileak, pintura eta txotxongiloak egitea), euskaraz zein gaztelaniaz; edo “Okil ertaina Gasteizko basoetan” hitzaldia.
Jardueretan izena emateko epea martxoaren 27an zabaldu da. Udalaren webgunean, Atarian, 010 zenbakian, gizarte-etxeetan eta kiroldegietan eman daiteke izena.