CEAk 2022. urteko jardueren memoria argitaratu du
Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 2022. urteko jardueren memoria argitaratu du eta webgunean jarri du denon eskura.
Memoriari formatu berria eman zaio, iaz landu ziren hamaika proiekturen emaitzak hobeto nabarmentzeko. CEAren norabide berriaren isla da, Gasteizko Udalaren barruan trantsizioen katalizatzaile gisa duen paperaren erakusle. Erakunde arteko eta erakunde barruko lankidetza indartu du CEAk hainbat proiekturen bidez, hala nola patioen birnaturalizazioa, Vitoria-Gasteizko zirkulartasun estrategia, gazteen aktibazioa, elikadura sistemari lotutako proiektuak, Olarizuko Lorategi Botanikoa, etab.
Hiri azpiegitura berdea eta mugikortasuna bezalako ildo estrategiko garrantzitsuen aldeko apustua egiten jarraitzeaz gain, CEAk lehentasuneko lehen lerroan jarri ditu hamarkada honetan jorratu beharreko bi erronka sistemiko: elikadura sistema eta materialen zirkulartasuna. Zeharkako lerro gisa, herritarrak aktibatzeko programa intentsibo bat eta hiriko ingurumen datuen kudeaketa integratu bat ere landu dira.