eues

Albistea

CEAk 2019an egin zituen jardueren oroitza-txostena argitaratu dugu

Portada de la memoria del CEA 2019

> Oroitza-txostena

2019an zehar CEAk ikerketa alorrean eta europar proiektuetan egiten duen lana sendotu zen. Guztira 7 proiektutan hartu zuen parte: ReVeAL, INTENSIFY, SMARTEES, CityChangerCargoBike, Park4SUMP, POSIDON eta SmartEnCity. Horien lan esparruei dagokienez, denetik dago: mugikortasuna, energia, lurzoruak, hidrogeologia, klima aldaketa... Helburua da gure errealitatea hobeto ezagutzea eta politikari zein teknikariei erabakiak hartzen laguntzea.

Mugikortasunaren esparruan, Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plan berriaren Aurrerapenaren lanak aurrera jarraitu zuen, hirian eta herritarren desplazamendu moduetan izan diren aldaketetara moldatzeko Gasteizko mugikortasuna. Aurrerapenak informazio publikoko prozesu bat jarraitu zuen eta, horri lotuta, erakusketa ibiltari bat atondu zen, zazpi gizarte etxetara eraman zena. Bertan, 900 pertsonak baino gehiagok egin zituzten ekarpenak.

Energiari dagokionez, Gasteizko eraikinen estalkiek eguzki energia fotovoltaikoa sortzeko duten potentziala aztertu zuen CEAk, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren laguntzarekin.

Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Estrategiaren markoan, 2019an nekazaritzako lurzoruen kalitate agrologikoa aztertu zen, Abetxukun parke agroekologiko bat sortzeko bideragarritasuna analizatu zen, eta Basaldea proiektuan lagundu zen. Era berean, udal haurreskolekin egin zen lan eskolako menuak moldatzeko eta dieta osasungarriagoa sortzeko, tokikoak, sasoikoak eta ekolokikoak diren produktuetan oinarrituta.

Lurraldearen Azpiegitura Berdearen esparruan, CEAk aurrera jarraitu zuen eremu narriatu eta kutsatuak leheneratzen, eta ingurune hondatuetako ingurumena eta paisaia hobetzen, adibidez Jundizen dagoen Mendebaldea parkean.

Ingurumen hezkuntza CEAren jardueren funtsezko zutabeetako bat da. 2019an, urtero bezala, hamaika jarduera antolatu ziren publiko mota desberdinentzat. Nabarmentzekoak dira eskola ikasleentzako hezkuntza jarduerak, haietan haur eta gazteek harreman zuzena eduki baititzakete hiri inguruko natur eremuekin eta natur ondarearekin. Bestalde, errepideetan seguru eta arduratsu ibiltzeko ikastaroak egin ziren, eskoletan horiek ere; Eskolako Agenda 21aren testuinguruan karbonoan neutroa den udalerri bat eraikitzeko bideak landu ziren eskoletan; Etxe Berdeak programan Gasteizko zenbait familiak beren ingurumen inpaktua murrizteko tresnak ikasi zituzten; eta Herritarren Zientziaren programan, udalerriko dibertsitate biologikoaren jarraipena egin zuten eta hura kontserbatzen lagundu zuten zenbait herritarrek.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala