eues

Albistea

CEAk 2015eko urtarrila eta abendua artean antolatutako jardueretan parte hartzen duten ikasleen garraioa diruz laguntzeko deialdia

Gasteizko ikastetxeei laguntza ekonomikoa ematea da diru-laguntza deialdi honen xedea, haien ikasleak Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 2015eko urtarriletik abendura bitartean antolatutako jardueretara eramateko. Ondoko betebeharrak betetzen dituzten ikastetxeek eskuratu ahal izango dituzte garraiorako laguntza hauek:

  • Ikastetxea Gasteizko udalerrian kokatua egotea edo, gutxienez, ikasleen % 60 udalerrian erroldatua egotea.
  • Ikasle guztiek edo horietako batzuek 2015eko urtarriletik abendura bitartean Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak ikasleentzat antolatu dituen jardueretako batean parte hartu izana.
  • Jarduera horietan parte hartzeko garraio kolektiboren bat erabili behar izana, ikasleak ikastetxetik jarduera burutu den tokira eta/edo handik ikastetxera eramateko.

Laguntza eskariak 2015eko abenduaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala