Albistea

CEAk 2014ko urtarrila-ekaina tartean antolatutako jardueretan parte hartzen duten ikasleen garraioa diruz laguntzeko deialdia

Gasteizko ikastetxeei laguntza ekonomikoa ematea da diru-laguntza deialdi honen xedea, haien ikasleak Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 2014ko urtarriletik ekaina bitartean antolatutako jardueretara eramateko. Ondoko betebeharrak betetzen dituzten ikastetxeek eskuratu ahal izango dituzte garraiorako laguntza hauek:

  • Ikastetxea Gasteizko udalerrian kokatua egotea edo, gutxienez, ikasleen % 60 udalerrian erroldatua egotea.
  • Ikasle guztiek edo horietako batzuek 2014ko urtarriletik ekaina bitartean Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak ikasleentzat antolatu dituen jardueretako batean parte hartu izana.
  • Jarduera horietan parte hartzeko garraio kolektiboren bat erabili behar izana, ikasleak ikastetxetik jarduera burutu den tokira eta/edo handik ikastetxera eramateko.

Laguntza eskariak 2014ko ekainaren 27a baino lehen aurkeztu beharko dira.

2014ko urtarrila-ekaineko eskola garraioa CEAren jardueretara dirulaguntza deialdia