Albistea

CEAk 2014ko urria eta abendua artean antolatutako jardueretan parte hartzen duten ikasleen garraioa diruz laguntzeko deialdia

Gasteizko ikastetxeei laguntza ekonomikoa ematea da diru-laguntza deialdi honen xedea, haien ikasleak Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 2014ko urritik abendua bitartean antolatutako jardueretara eramateko. Ondoko betebeharrak betetzen dituzten ikastetxeek eskuratu ahal izango dituzte garraiorako laguntza hauek:

  • Ikastetxea Gasteizko udalerrian kokatua egotea edo, gutxienez, ikasleen % 60 udalerrian erroldatua egotea.
  • Ikasle guztiek edo horietako batzuek 2014ko urritik abendura bitartean Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak ikasleentzat antolatu dituen jardueretako batean parte hartu izana.
  • Jarduera horietan parte hartzeko garraio kolektiboren bat erabili behar izana, ikasleak ikastetxetik jarduera burutu den tokira eta/edo handik ikastetxera eramateko.

Laguntza eskariak 2014ko abenduaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira.

2014ko urria eta abendua arteko eskola garraioa CEAren jardueretara dirulaguntza deialdia

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu