Albistea

CEAk 2013ko urria-abendua tartean antolatutako jardueretan parte hartzen duten ikasleen garraioa diruz laguntzeko deialdia

Gasteizko ikastetxeei laguntza ekonomikoa ematea da diru-laguntza deialdi honen xedea, haien ikasleak Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 2013ko urritik abendura bitartean antolatutako jardueretara eramateko. Ondoko betebeharrak betetzen dituzten ikastetxeek eskuratu ahal izango dituzte garraiorako laguntza hauek:

  • Ikastetxea Gasteizko udalerrian kokatua egotea edo, gutxienez, ikasleen % 60 udalerrian erroldatua egotea.
  • Ikasle guztiek edo horietako batzuek 2013ko urritik abendura bitartean Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak ikasleentzat antolatu dituen jardueretako batean parte hartu izana.
  • Jarduera horietan parte hartzeko garraio kolektiboren bat erabili behar izana, ikasleak ikastetxetik jarduera burutu den tokira eta/edo handik ikastetxera eramateko.

Laguntza eskariak 2013ko abenduaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira.

2013ko urriaren eta abenduaren arteko CEAren jardueretara joateko eskola garraioa erabiltzeko dirulaguntza deialdia

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu