CEAk 18 jarduera sortu ditu ikastetxeentzat, Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea 2024-2025 proiektuaren barruan

Hogei urte baino gehiago dira CEAk hainbat proposamen eskaintzen dizkiela Gasteizko ikastetxeei gure ingurune naturala ezagutzeko eta baloratzeko, ura eta energia bezalako baliabideen zentzuzko erabilera sustatzeko, mugikortasun autonomoa eta aktiboa sustatzeko eta nekazaritza ekologiko eta lokalaren ekoizpena balioesteko eta bultzatzeko.
Jarduera horiek, beste udal erakunde batzuen ekimenekin batera, Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren baitako Ingurumenaren eta Klimaren aldeko Ekintzaren atalean sartuta daude, gai horri lotutako hezkuntza eskaintza osatuz.
2023-2024 ikasturtean 15.339 partaidetza erregistratu ziren CEAk eskainitako jarduera guztietan.
Ikasturte honetan 18 jarduera proposatu ditugu. Hiriko hainbat naturgune, ikastetxe, nekazaritza ustiategi eta ekipamendutan egingo dira jarduera horiek.