CEA LIFE programak finantzatutako proiektu batean parte hartzen ari da
Hiri sistemen garapen jasangarriagoa erdiesteko bideak zeintzuk diren erabakitzeko indarrean dagoen eztabaida, euskarri lana egiten duten sistemen gainean egun dagoen presioa gutxitzean zentratu da. Horretarako, energi kontsumoa murriztea, uraren zikloa optimizatzea, etab. proposatzen da. Haatik, egungo garapen ereduek eta hirien arteko lehiakortasunak oinarri-oinarrian dute energia eta baliabideen kontsumo handia.
DIVERS proiektuak, Europako Batasuneko LIFE Programaren (LIFE02 ENV/E/000176) baitan, garapen eredu alternatiboa proposatzen du, jasangarritasun adierazle gisa antolatutako informazioaren gehikuntza erabiliz. GIS tresnak erabiliz, DIVERS-ek hiri plangintzako alorrean erabakiak hartzen lagunduko duen tresna bat garatu nahi du. Proiektua Bartzelonako Hiri Ekologiaren Agentzia ari da koordinatzen eta Europako hainbat hiritan ari da garatzen (Bartzelona, Vitoria-Gasteiz, Pamplona, Valentzia, Atenas eta Milan).