Albistea

CEAk 2024an egindako jardueren memoria argitaratu du

2024ko memoria honek CEAk bere helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko gauzatu dituen ekintzak jasotzen ditu. Gaur egun, lau eremu tematiko handitan egituratzen dira jarduera horiek: mugikortasuna, azpiegitura berdea, nekazaritzako elikadura eta materialen zirkulartasuna. Horrez gain, CEAk herritarrak aktibatzeko programa bat bultzatzen du, zeharkako lan eremu gisa, Gasteizko herritarrak eredu iraunkorrago baterako trantsizioaren parte aktibo izan daitezen.

2024an egindako lana 35 ekintza nagusitan laburbildu da. Ekintza horien artean, mota guztietako jarduerak bildu dira: ingurumen hezkuntzara bideratutakoak, Europako proiektuetatakoak, udalarentzat egindako planak (mugikortasun plana, esaterako), etab.

2024an Europako 5 proiektutan parte hartu genuen, hiri jasangarritasuneko 14 nazioarteko saretan, eta esparru askotako hainbat erakunderekin lankidetzan aritu ginen. Herritarrak aktibatzeko gure jardueretan 69 ikastetxetako 15.281 ikasle izan genituen eta eskolaz kanpoko 488 jarduera desberdinen bidez beste 20.824 pertsonarengana iritsi ginen.

Kontsultatu memoria hemen.