eues

Albistea

CEA Green Labek bi urte bete ditu eta ziklo berri bati hasiera emango dio

CEAren Green Lab beka programa maiatzaren 8an amaitu zen, bi urtez gure lurraldean ingurumen alorreko estrategia berritzaileak sortzeko ikerketak sustatu ondoren. Oraindik aurrera, Green Lab ekimena ikerketa zentroekin egindako lankidetza programa modura garatuko da, Vitoria-Gasteizko ingurumenean hobekuntzak eta ezagutza sustatzeko.

Ondoren, bi urte hauek utzitako emaitzak laburbildu dira.

Emaitzen laburpena

1. eta 2. bekak: paisaia

Udalerriko hirigintzaren eta paisaiaren integrazioa aztertu zen. Plan Orokorraren berrikuspen prozesua kontuan hartuta, beka horien ekarpenak garrantzitsuak dira udalaren lurralde politiketarako. Abiapuntua analizatu ondoren, bekadun bakoitza gai batean zentratu zen.

Ikerlarietako batek hiriaren ekialdean, Salburua alboan, dagoen gune baten balizko eraldaketa aztertu zuen, etorkizunerako hiru estrategia lehenetsita: energia berriztagarriak, hondakinen kudeaketa zirkularra eta elikagai ekologikoen ekoizpena. Hiriaren ertzeko paisaia jasangarritasun abiapuntu horietatik bisualizatuta, eztabaida piztu nahi da paisaia berri horiek onartzeko prest gauden aztertzeko. Ikerketa horretan Nuevos enfoques sobre la ordenación del suelo periurbano: prototipo de transformación de una pieza del territorio dokumentua sortu zen. Ondoren, hiria eta landagunea berriro konektatzeko moduen inguruan jarraitu zuen ikerketak eta dokumentu berria idatzi zen, Portales agrícolas, hiri plangintzako tresna modura nekazaritza atarien kontzeptua proposatzeko. Hiringuruko interfazeak nekazaritzako eta hiriko jarduerak bateragarri bihur ditzakeen eta bi aldeen arteko iragazkortasuna nola sendotu daitekeen aztertu zen.

Bestalde, beste ikertzaileak landa inguruneko jardueren integrazio paisajistikoa ikertu zuen. Berak idatzitako dokumentuan, Bases y criterios para la integración paisajística funcional de proyectos en el medio rural del municipio de Vitoria-Gasteiz izenekoan, integratuko den proiektu mota aztertu zen eta lehendik dagoen paisaiaren dinamikarekiko eta ereduarekiko erlazioa ikertu zen. Azken emaitza lan tresna bat izan zen, Ficha de Integración Paisajística funcional (FIPF) de proyectos en el medio rural del municipio de Vitoria-Gasteiz izenekoa, ingurumen, kokapen, sozioekonomia eta eraikuntza alorreko irizpideetan oinarritutako analisiak egiteko balio duena eta gure landa eremuan sortu daitezkeen proiektuak edo jarduerak paisaian nola integratuko diren adierazten duen indize bat ekoizten duena.

3. beka: lurzoruak

Ikerketak lurzoru narriatuen leheneratzea izan zuen ardatz. Batez ere fitoerremediazioa (landareen erabilera kutsadura murrizteko) eta medeatze organikoak erabili ziren. Lehen kasuan, PhytoSUDOE europar proiektuaren eta Lermanda ingurunea biziberritzeko proiektuaren lursail esperimentaletan ikertu zen eta landa ekintzak gauzatu ziren. Bigarrenean, berdeguneak kudeatzeko bi aplikazio proposatu ziren: Hugelkultur (enborrak mendixketan lurperatzea) teknikaren erabilera Mendebaldea proiektua eta konposta gehitzeko proiektua lurzorua hobetzeko hiriko berdegune batean. Azken horien emaitzekin bi komunikazio egin ziren, bata Espainiako 2017ko Baso Biltzarrean eta bestea 2018ko CONAMAn. 2018Ko azaroan beka amaitu zen, hura zeukan teknikariak konposta sortzeko proiektu bati ekin ziolako.

4. beka: hiri azpiegitura berdea

Ikerketan zehar, Vitoria-Gasteizko hiri azpiegitura berdearen sistema ezaugarritu, analizatu eta jarraipena egiteko zenbait lan egin ziren, eta hura hobetzeko zenbait proposamen egin ziren. Ikerketaren emaitzekin bi dokumentu nagusi sortu dira: Documento complementario de síntesis del Análisis-diagnóstico de la Infraestructura verde urbana de Vitoria-Gasteiz (2018ko ekaina) eta Infraestructura Verde Urbana de Vitoria-Gasteiz: los patios del Ensanche como espacios de oportunidad. Inventario de patios del barrio del Ensanche: ejemplos y posibilidades de intervención (2019ko maiatza).

Lehen lanak hiriko berdeguneen ezagutzan sakondu du, funtzionaltasun ekosistemikoari lotutako alderdietan batez ere, ingurumen zerbitzuak sortzearen aldekoagoak diren kudeaketa forma berriak proposatzeko. Bigarrenean, hiriko Zabalgune auzoko etxadien barnealdeetako patioak berdetzeko esku hartzeak proposatzen dira, hiriko azpiegitura berdearen osagai bihur daitezen. Lanean zehar ikerketa esparruko patioak inbentariatu eta ezaugarritu ziren, eta bai Espainian zein nazioartean dauden esperientziak eta praktika onak bildu eta analizatu ziren.

5. beka: nekazaritza eta abeltzaintza jasangarria

Arlo honetako ikerketak nekazaritza eta abeltzaintza jasangarria izan zuen ardatz. Sektore horretako ekimen arrakastatsuak aztertu ziren, nahiz eta beste ingurune geografiko batzuetakoak izan, gure lurraldean aplikagarriak izan zitezkeelakoan. Horrez gain, udal elikadura publikoaren analisia egin zen eta hori hobetzeko zenbait proposamen egin ziren.

6. beka: klima aldaketa

Ikerketan zehar, beka honen ardura zuen geografoak honako lanak egin zituen:

  • Bioerregioaren kontzeptua lantzen duen eta Araba Erdialdeko lurraldearen ezaugarriak biltzen dituen dokumentu bat idatzi zen.
  • Aldaketa globalaren aurrean erresilientzia handituko lituzketen praktika onak bilatu ziren munduko beste hiri eta eskualde batzuetan, eredu jasangarrietarako trantsizioa bultzatzeko.
  • Diagnóstico e ideas para asentar las bases de una futura estrategia de neutralidad en carbono en la Biorregión de Álava Central.
  • Vitoria-Gasteizko hiri zuhaitzen zerbitzu ekosistemikoen analisia iTree Eco softwarearen bidez.

7. beka: ingurumen sentsibilizazioa

Bekak iraun zuen urtean zehar, ingurumenaren alorreko komunikazioa, sentsibilizazioa, hezkuntza eta parte-hartzea aztertu ziren. Hain zuzen, Vitoria-Gasteizek alor horretan duen potentziala ikertu zen. Horrez gain, beste bekadun batekin elkarlanean udal elikadura publikoaren egoera analizatu zen eta alor horretako hobekuntzarako proposamenak egin ziren.

Taldekako lana

Talde lanaren ondorioz, tailerrak eta eztabaidak, hitzaldiak eta hedabideetako lankidetzak gauzatu ziren, eta batez ere hezkuntza alorreko ekintzak egin ziren, bai bigarren hezkuntzan bai unibertsitate mailan. Besteak beste, honakoak egin ziren:

CEA Green Labek gauzatu dituen jardueren informazioa blogean bilduta geratu dira, eta argitalpen nagusiak hemen daude.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala