Albistea
CEA Green Lab ekimenaren ate irekiko jardunaldia
Pasa den urriaren 5ean CEA Green Lab programak ate irekiko jardunaldi bat antolatu zuen egoitza duen Olarizuko etxaldean, Green Lab ekimena aurkeztu eta harreman zuzeneko lehen espazioa sortzeko bertan garatzen ari diren ikerketa lerroekin erlazionatutako lantegien bitartez. Saioan hamaiketako bat egin zen bertako produktuekin eta produktu ekologikoekin.