CEA eta EHU eskola inguruneetan berdeguneen aprobetxamendu didaktikoa bultzatzeko lankidetzan arituko dira
Maiatzaren 23an, Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendutako ikastaro bat dago programatuta, irakasleak prestatzeko, baratzeko matematikekin lotutako edukiak lantzeko.
Ikastaroan zehar, baratzeak gaitasun matematikoa lantzeko dituen aukerak irakatsiko dira eta ikasgelan programatzeko zenbait hezkuntza-baliabide proposatuko dira.
Unibertsitateko baratzea, aurrekoaz gain, graduko hainbat ikasketatako irakasgaien curriculum praktikak egiteko espazio bat izaten ari da, eta baratzezaintza ekologikoaren arloko jarduerak programatzeko gune bat. Unibertsitate komunitateko nahiz unibertsitatetik kanpoko pertsonei, batez ere lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei, dago zuzenduta.
EHUk eta CEAk interes handikotzat jotzen dute haur, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleek prestakuntza izan dezaten baratze ekodidaktikoen eta/edo aire zabaleko espazioen esparruan; izan ere, une honetan hezkuntza komunitateak beren hezkuntza proiektuak naturalizatzeko premia planteatzen ari direla ikusi dugu, bai natura eskola patioetan sartuz, bai hurbileko ingurune naturala hezkuntza baliabide gisa erabiliz.
Prestakuntza horren azken helburua da irakasleek gaitasun zientifikoa eta iraunkortasunerako gaitasuna garatzeko tresnak izatea, eta baratze ekodidaktikoetan Ikerketan Oinarritutako Ikaskuntzaren (IOI) aplikazioan oinarrituko da. Arabako Campuseko Baratzeko irakasleek esperientzia dute IOI sekuentzien ezarpenean, ebaluazioan, birdiseinuan eta azken ezarpenean.