Albistea
CEA erakusketa bat babesten ari da 'Periscopio' izeneko prentsa-argazkilaritzako jaialdian
"Periscopio, prentsa-argazkilaritzari begira" izeneko jaialdi hau urriaren 18an inauguratu zen eta bere baitan aldibereko hainbat erakusketa programatu dira Vitoria-Gasteiz hiriko hainbat lekutan.
Aurten CEA "Ummah, Islam pluralaren irudiak" erakusketa babesten ari da. Erakusketako argazkiek Islamaren bestelako ikuspegia ematen dute, musulmanen komunitateaz jendeak duen irudi estereotipatutik urruti. Komunitate honen egunerokotasuna eta gizarte aldea ikus daitezke, hedabideek erakusten duten eta ikustera ohitu garen aurpegi odoltsuena bazter utziz.