CEA Europako Batzordeko Hiri Mugikortasunari buruzko Adituen Taldean parte hartzen ari da

CEA Europako Batzordeko Hiri Mugikortasunari buruzko Adituen Taldeko (EGUM) kide da, Gasteizko Udalaren ordezkari gisa. Estatuan udal mailako ordezkari bakarra den aldetik, CEAk aktiboki hartu du parte taldearen 2023-2024 lan programako bi azpitaldetan. EGUMek sei arlo tematiko nagusi izan ditu fase honetan, besteak beste honako esparruetan: espazio publikoaren kudeaketa jasangarria eta inklusiboa, bide segurtasuna biztanleria kalteberenaren ikuspegitik, mugikortasun partekatua edo hiri mugikortasun jasangarriko planak monitorizatzea eta ezartzea. Lan hori hiri mugikortasunerako gomendio estrategikoen multzo batean zehaztu da.
CEAk parte hartu duen bi azpitaldeen jarduera bi txostenetan jaso da:
- Recommendations on how to deal with limited urban space and conflicting demands for it, taking into account social, climate and environmental goals
- Recommendations for the Commission’s mid-term review of the EU Road Safety Policy Framework 2021-2030
- Inclusive and sustainable future of urban mobility in Europe
Etapa hori amaituta, EGUMen parte hartzen jarraituko du CEAk, 2025erako eratu diren azpitaldeetako bitan zentratuta:
- Hiri nodoak: Hirietan eta beren hiri eremu funtzionaletan interesa duten eragileen arteko ulermena eta lankidetza hobetzea.
- Europar Batasunak txirrindularitzari buruz egindako adierazpena inplementatzea: Europar Batasunak txirrindularitzari buruz egindako adierazpenean jasotako konpromisoak ezartzeko aurrerapenak ebaluatzea eta gainbegiratzea.
EGUMen txosten eta gomendio guztiak esteka honetan daude eskuragarri.