eues

Albistea

CEA Asia Pro-Eco ekimen europarreko garapen proiektuetako batean parte hartzen ari da

Asia Pro-Eco Programak [http://europa.eu.int/comm/europeaid/projects/asia-pro-eco/index_en.htm] zera bilatzen du, Asiako eskualdeko ingurumen arazoak konpontzeko politikek eta garapen praktiko eta teknologikoek balio dezaten konponbide garbiagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak eskaintzeko.

Testuinguru honetan Vitoria-Gasteizko Udala, CEAren bitartez, Munich-eko Udalarekin eta Colomboko (Sri Lanka) SLILG-ekin batera, MILES-Managing Information for Local Environment in Sri Lanka proiektuan parte hartzen ari dira, ondoko helburuak erdietsi asmoz:

  • Sri Lankako tokiko administrazioko teknikariak zein erabaki hartzeen arduradun direnak ingurumen plangintzan eta informazio espazialaren kudeaketa eta analisian gaitzea
  • udal kudeaketa, analisi eta plangintza eraginkorrago baterako tresnen garapena laguntzea eta sustatzea
  • partehartze handiagoa izango duten erabaki hartzeak sustatzea ingurumen plangintzako alorrean, eragile guztien eta bereziki komunitate baztertuenen inplikazioaren bitartez

Praktikan, MILES-en xedea, ingurumen alorreko ezagutzak eta parte hartzen ari diren bazkideen artean praktika onak elkartrukatzeko gune gisa jokatzea da, tokiko garapen jasangarriko prozesuak finkatzeko asmoz.

Proiektuak bi urtez iraungo du eta, arestian esandakoaz gain, CEArentzat beste helburu bat ere badu, alegia lan lerro hauetan beste hiri batzuekin lankidetza sendotzea eta Vitoria-Gasteizko Ingurumen Informazioko Sistema indartzea.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala