CEAk carsharing proiektu pilotu baten garapena bultzatu du Gasteizen

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak hitzarmen bat onartu du erabiltzaile anitzeko auto partekatu edo carsharing proiektu pilotu bat abian jartzeko, herritarrek erabiltzea erraztuz. Ibilgailu elektrikoa gidatu nahi duten pertsonek edo erakundeek zerbitzuan alta eman eta erabilera bakoitzaren kostua ordaindu beharko dute.
KarKarCar kontsumo kooperatiba arduratuko da zerbitzua kudeatzeaz (aplikazioa, altak/bajak, erabileren kontrola, fakturazioa, saldoak, kobrantzak…), zerbitzuaren funtzionamendu egokiaz (asegurua, mantentze-lanak…) eta hitzarmena indarrean dagoen bitartean, urtebetez, zerbitzua hedatzeaz eta sustatzeaz.
Lankidetza horren helburu nagusia partekatutako auto eredu bat abian jartzea da, mugikortasun jasangarriagoa lortzen laguntzeko eta abantaila ugari izateko, hala nola ibilgailu pribatu bat edukitzearekin lotutako kostuak txikitzea eta automobilen parkea murriztea. Horren ondorioz inbertsio gutxiago egin beharko da bide azpiegituran eta aparkalekuetan.
Jarduketa hori bat dator Gasteizko 2021-2025 aldirako Mugikortasun eta Espazio Publikoko Planaren helburuekin. Plan horren arabera, carsharing-a gaur egungo hiri mugikortasuneko eskaintza osatu eta autoa erabiltzeari eta edukitzeari buruzko planteamendu arrazionalagoa ekar dezakeen funtsezko soluzioa da.