eues

Albistea

Bukatu dira jadanik Zabalgana parkeko paisaia egokitzeko eta eremua erabilera publikorako moldatzeko lanak

Bukatu dira jadanik Zabalgana parkeko paisaia egokitzeko eta eremua erabilera publikorako moldatzeko lanak

Zabalgana parkeko paisaia egokitzeko eta eremua erabilera publikorako moldatzeko lanei joan den uztailaren 29an ekin ondoren, gune batzuetako sarbideak murriztuta egon dira zenbait hilabetez. Esku-hartze horien ondorioz, parkearen azalerari 5 hektarea erantsi zaizkio, eta, gainera, bi sarbide berri (Areeta kaletik bata eta Zabalgana auzotik bestea) egin, bide-sarea 5 km luzatu eta erabilera publikoko ekipamendu ugari ezarri dira: piknik-mahaiak eta bankuak, egurrezko pasabidea, mahai panoramikoa, egurrezko egitura bat basoan, eta egurrezko enborrez egindako bankuak, lasai eserita egoteko eta paisaia ikusteko. Era berean, hainbat landaredi-tratamendu egin dituzte, besteak beste, 30.200 m2 berroihaneztatu eta 55.300 m2 belar, tailako 450 zuhaitz eta 3.400 m zuhaixka autoktono landatu dituzte.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala