Bukatu da CEAk EINekin lankidetzan bi urtez garatu duen 'Eraztun Berdea' Lantegi Eskola
Lantegi Eskolaren helburua 24 urtetik beherako gazte langabetuei lana aurkitzeko aukera ematea zen. Horretarako, praktika profesionala eta prestakuntza uztartu dira ondoko alorretan: gune degradatuen leheneratzea, berdeguneen sorrera eta mantentze integrala, eta basoguneen landare berreskuratzea aisialdirako eta baso landare autoktonoen ekoizpenerako.
Praktikak zein lana gauzatzeko, Eraztun Berdea osatzen duten hiringuruko parkeak erabili dira. Izan ere, gune hauek oso aproposak baitira mota honetako lanak egiteko.
Prestakuntza prozesu honen bidez, ikasleei beren lan alorrari loturiko ezagutza teorikoak eta abilezia praktikoak eman zaizkie. Horrez gain, partehartzaileek lan eskarmentua eskuratu dute, lana bilatzeko tresnak eta bitartekoei buruzko informazioa jaso dute, laneko segurtasuna eta prebentioari buruzko neurriak ezagutu dituzte eta informatikako oinarrizko prestakuntza jaso dute.