Bruselan Europako hiriburu Berderako hautagaitza defendatu duen udal ordezkaritza pozik da
"Gasteizen hautagaitzak neurria eman du. Datuak mahai gainean jarrita, erakutsi dugu aspalditik garela dagoeneko hiriburu berdea, hirri osoa inplikatu duen prozesu hau aspaldi hasi zela". Horixe esan du Gasteizko alkate Patxi Lazcozek, Bruselan 2012 edo 2013rako Europako Hiriburu Berdea (European Green Capital) izateko Gasteizko hautagaitza defendatu ondoren Udal ordezkaritzan ziren, besteak beste Alba Cañadas (PSE-EE), Javier Maroto (PP), Malentxo Arruabarrena (EAJ-PNV), Saioa Castañeda (EB) eta Antxon Belakortu (EA).
Epaimahaikideek herritarren parte hartzeari, Mugikortasun Planari eta Espazio Publikoari, kutsadura akustikoari, berdentsifikazioari eta ur kontsumoari buruz galdetu dute, besteek beste. Kontu horiez erantzun dute Iraunkortasun Behatokiaren zuzendari Mónica Ibarrondok, Planifikazio eta Birklajearen arduradun Andrés Alonsok, eta 21 Zabalgune sozietateko gerente Alfredo Pirisek.-