Branta musuzurien talde bat eta antzara mokolabur bat Salburuan babestu dira
Salburuko parkeak bi bitxikeria ornitologikoren bisita jaso du. Dirudienez, hegazti horiek negua pasatzeko Salburuko hezegunea aukeratu dute. Abendu hasieran 14 branta musuzurik osaturiko saldo bat eta antzara mokolabur bat ikusi genituen. Tamaina ertaineko bi antzara espezie horiek indar handiz astintzen dituzte hegoak eta Iparraldeko Europatik datoz. Gainera, esporadikoki Villafáfilako hezeguneetan (Zamora) eta Santoñako paduretan (Kantabria) ikusi dituzte.
Branta musuzuriak aurpegi zuria du eta txano beltza. Antzara mokolaburra, berriz, arre kolorekoa da, moko eta lepo laburrak ditu eta mokoan arrosa koloreko gune txiki bat du laranja beharrean, gainerako antzarek ez bezala. Europa jasaten ari den hotz-bolada izan liteke antzara horiek negua pasatzeko dituzten beren babeslekuak utzi eta Salburura etortzearen arrazoia. Izan ere, normalean iparralderago igarotzen dute negua.