eues

Albistea

Botulismo kasuen agerraldia Vitoria-Gasteizko parkeetako zenbait hegaztitan

Clostridium botulinum bakterioak ekoizten duen toxina botulimikoak sortzen du botulismoa, eta hegaztiei ere eragiten die, haien heriotza ekarriz. Hegazti faunak paira dezakeen gaixotasunik larrienetakoa da, milaka hegazti ale basati hil baititzake. Espainian gertatu izan diren kasurik garrantzitsuenak 1973an Doñanan eta 1999 Tablas de Daimiel eremuan gertatutakoak dira, lehenean 50.000 eta bigarrenean 110.000 hegazti hil baitziren. Bakterioa udako hilabeteetan agertu ohi da, haren garapenerako beharrezkoak diren tenperatura eta hezetasun baldintzak izaten baitira.

Arabako botulismo agerraldiak 600 hegaztiri eragin die orain arte. Gehienak Salburuko hezegunean aurkitu dira, baina hiriburuko beste toki batzuetan ere agertu da: Arriagako parkean, San Martin parkean, Iparraldeko parkean, Zabalganeko parkean eta Olarizun.

Espezierik kaltetuena basahatea izan da. Horrez gain, beste hainbat espezietako ale gaixo edo hilak ere bildu dira: kopetazuri arruntak, uroilandak, murgilak, ipar-ahateak, ahate mokozabalak, zertzeta arruntak, murgilariak, mokozabalak, koartza hauskarak, zikoinak, koartzatxoak, bai eta zenbait txori txiki ere, esaterako martin arrantzaleak, kuliskak, txirriak, txepetxak eta txioak.

Erakunde publikoek ahalegin handia egin dute agerraldi honi aurre egin eta beste hezegune batzuetara heda dadin saihesteko. Hilotzak eta ale gaixoak bildu dira, herritar askoren parte hartzearen laguntzarekin. Bildutako 120 hegaztiak Martiodako Faunaren Suspertegira eraman ziren, eta han hegazti guztien % 60 baino gehiago bizirik ateratzea lortu zen.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala