eues

Albistea

Bost erronka handi Europako Hiriburu Berdea den urterako

Hiriburutza berdearen karietara, Udalak bost proposamen egin dizkie herritarrei zein erakundeei: ur kontsumoa ehuneko 5 gutxitzea, garraio publikoaren erabilera ehuneko 10 handitzea, udal instalazioen energia gastua ehuneko 5 gutxitzea, hiriko lursail hutsetan hiri baratzeak jartzea eta plastikozko poltsak desagerraraztea, eta horien ordez luzaro erabiltzekoak baliatzea.

Europar Batasunak gehien balioetsitako alderdietako bat Mugikortasun Iraunkorrerako Plana da, beraz, alkateak erronka garrantzitsua jo dio hiriari, eta hori lortuz gero sari bat agindu du: "Alor batean eredugarriak gara, baina are eredugarriagoak izan gaitezke. Guztion artean garraio publikoaren erabilera % 10 handitzea lortzen badugu, 2013an hobariak ezarriko dira garapen iraunkorrarekin lotutako tasaren batean".

Hiri berdea hobetzen zuzenean inplikatuko dela hitz eman du Udalak. 2012. urtean, Vitoria-Gasteizek iraunkortasuna helburu duten neurriak eta ekintzak ezartzen jarraituko du, esaterako, udal instalazioen energia gastua ehuneko 5 gutxitzea eta oraingo autobus-lerroak eko-lerro bihurtzea, ibilgailu elektrikoak bertatik joan daitezen. Proposatutako neurrien artean beste hauek ditugu: probak egitea merkatariekin, plastikozko poltsak desagerrarazi eta horien ordez luzaro erabiltzekoak, birziklagarriak edo material biodegradagarriz egindakoak baliatzeko, eta hiri baratzeen esperientzia pilotua, ekipamenduetarako lursail hutsetan. European Green Capital 2012 Ekintza Plana ren barruan sartzen dira proposamena horiek, zeina hiru ardatz hauen inguruan egituratuko baita: herritarrak, hiria eta aukera espazioa.

Herritarrek funtsezko pisua izango dute Hiriburu Berdearen programan, boluntarioentzako proiektu bat ("Ecolabora") aurreikusi baita: nahi duten guztiek hartu ahalko dute parte aurreikusitako ekintzak garatzen. Datorren irailean, prestakuntza ikastaro bat eskainiko zaie, lortutako saria dela eta hirira bisitan datozenei lagun egin diezaieten. "Gainerako europar hiriburu berdeetatik herritarrei esker bereiziko gara, horixe izango da gure bereizgarria, gasteiztarrak izango baitira 2012ko Europar Hiriburu Berdearen bihotza", gehitu du Patxi Lazcozek. Enpresek eta erakundeei emango zaie parte hartzeko aukera, hiriaren adierazleak hobetzeko xedea duen "Itun Berde" baten bidez. Orobat, "Green Innovation Awards" izeneko sariak sortu dira, ingurumen alorrean berritzaileak diren pertsonak eta erakundeentzat.

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157626331857796

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala