Boltsa urdin erraldoi batekin hegan egiten zuen zikoin zuriak amaiera polita izan du
Zikoin zuri gaixo hau kostata egiten zuen hegan, oso nekagarria egiten baizitzaion plastiko honekin mugitzea. Hori dela eta, Vitoria-Gasteiz-eko hainbat puntutan geratu zen deskantsatzera eta momentu horietan harrapatzen saiatu ziren arren, gerturatu eta berehala beti hegan egiten zuen. Hortik aurrera ez genuen berririk jaso hegazti honi buruz, astearterarte.
Egun horretan bertan, Elosu herriko biztanle batek Atariako interpretazio zentrotra kezkaturik deitu zuen, zikoina herriko kanpandorrean zintzilik ikusi baitzuen. Momentu horretan mugitzen hasi ginen hegaztia salbatzeko asmoz. Historioa suhiltzaileen komioi batekin bukatu zen, horri esker kanpandorrearen puntan zegoen kabiraino iritsiz salbatu zutelako.
Astearte horretatik darama Zikoin zuri hau sendatzen Martiodako errekuperazio zentruan; izan ere, kabian zintzilik egon zenez luxaxio bat sufritu zuen hego batean.
Hoberena opa diogu zikoin polit honi eta espero dugu laister gure zeruetatik berriz ere hegan ikustea.