eues

Albistea

Bizikleten Udal Erregistroa ezagutzera emateko kanpaina

Bizikleten Udal Erregistroa ezagutzera emateko kanpaina uztailaren 5etik 9ra bitartean egin zuten hiriko hainbat gunetan, eta helburua bete egin zen, ezbairik gabe: ekimenari 261 lagun atxiki zitzaizkion eta beste 664k gaiari buruzko informazioa eskatu zuten.

Izan ere, kanpainaren helburua bizikletak markatzeko zerbitzu berria herritarrei ezagutzera ematea zen, zer ezaugarri eta berezitasun dituen jakin dezaten. Hedapen-lana hiriko hiru gunetan egin zuten: Mendizorrotzeko eta Gamarrako kirolguneetan eta Frai Frantzisko ibilbidean. Hiru gune horietan jende asko ibiltzen da bizikletan, batik bat uztailean.

Dagoeneko ia mila bizikleta daude erregistratuta. Neurri horrek lapurretak saihesten laguntzen du, eta, gainera, lapurtutako edo galdutako bizikletak errazago aurkitzen eta identifikatzen dira.

Ekimena Mugikortasun Iraunkorraren Astean egingo dute berriz, "Hiria nire autorik gabe" jardunaldian, irailaren 22an. Informazio-gunea Antso Jakitunaren kaleko oinezkoen eremuan egongo da.

Bizikleta erregistratzeko zerbitzua doakoa da, eta udalaren webgunean, Herritarren Arretarako Bulegoetan edo Ingurugiro Gaietarako Ikastegian egin daiteke.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala