eues

Albistea

Bizikleten aparkaleku seguruen VGbiziz sarearen balorazio oso positiboa egin dute erabiltzaileek

Iglú de VGbiziz Lakua Arriagan

Gasteizko Udalak, Ingurumen Gaietarako Ikastegiaren (IGI) bitartez, inkesta bat egin du VGbiziz sareko erabiltzaileen artean, haien iritziak eta ekarpenak jasotzeko. Eta emaitzek berretsi egiten dute Udalak sistema horren alde egindako apustua; izan ere, erabiltzaileen % 80k oso nota onarekin, 8 eta 10 artekoa, baloratu dituzte sare horretako bizikletentzako aparkalekuak (auzoetan banatutako azpiegitura kopurua 10 baino gehiagokoa da).

Galdeketak hilabete inguruko iraupena izan du eta 135 lagunek parte hartu dute. Interes handiko beste datu batzuk ere eman ditu: hala, zerbitzua ia berdin erabiltzen da gizonen eta emakumeen artean, eta erabiltzaileen % 80k 30-65 urte ditu. Erabiltzaileen % 96k uste du kostua arrazoizkoa edo oso arrazoizkoa dela, eta % 85ek bizikleta sarri erabiltzen du. VGbiziz sarearen erabiltzaileen % 41ek lanera joateko erabiltzen du bizikleta, eta % 48k, berriz, sare horretako aparkaleku seguruei esker, garraiobide jasangarri eta osasungarri hori lehen baino gehiago erabiltzen duela dio.

Era berean, inkestatutako hamar pertsonatik 8k adierazi dute zerbitzu osagarriengatik ordainduko lukeela, hala nola konponketak, azterketa mekanikoa edo garbiketa. Jasotako ekarpenak zerbitzua hobetzeko aztertuko dira. VGbiziz sarea, gainera, hobetu egingo da, beste lau aparkalekurekin: Herrandarren kaleko ‘hub’ mikrologistikoan, Francisco de Viana kaleko ospitaleko aparkalekuan, Aldabe gizartetxeko eremuan eta Iturritxuko aparkalekuan. Bostehun bat erabiltzailek erabiltzen dute modu erregularrean VGbiziz sarea gaur egun.

Inkestaren emaitza guztiak hemen kontsulta daitezke.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala