Albistea
Bizikletaz seguru ibiltzeko ikastaroak
Hirian bizikletaz mugitzeko beharrezkoak diren abileziak erakutsiko zaizkie horiek ikasi nahi dituzten txirrindulariei. Bizikletaz ibiltzeko espezifikoak diren azpiegiturak dituzten kaleetan zein gainerako beste edozein kaletan egiten dira ikastaroak.
Ikastaroak 16 urtetik gorako jendeak egin ahal izango ditu, baina baita familiek ere (10 urtetik gorako gazteekin). Bizikletaz ibiltzen dakiten baina automobilekin batera espazio partekatuetan ibiltzeko beldurra duten pertsonek hartuko dute parte.
Ikastaroak talde txikietan egiten dira (6 lagun gehien jota) eta bi ordu eta erdi irauten dute.