Bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroak, azaroan, CEAren eskutik
Gasteizek mugikortasun iraunkorrerantz ematen dituen pausuen isla bikaina da bizikleta gero eta gehiago erabiltzea garraiabide gisa. Hori dela eta, ezinbestekoa da garraiabide hori modu seguru eta egokian erabiltzeko bideak eskaintzea herritarrei.
Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren baitan, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak hainbat ikastaro eskainiko ditu, azaroan, batetik bestera bizikletan joaten ikasteko.
1. eta 2. mailari dagozkien ikastaroak eskainiko dira:
1. maila: Bizikletaz ibiltzen ikastea
Bizikletaz ibiltzen jakinda ere, trebetasun eskasa duten edo ongi ez dabiltzan pertsonei zuzentzen zaie.
- Datak: Azaroaren 9an, 10ean eta 11n.
- Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.
- Datak: Azaroaren 16an, 17an eta 18an.
- Ordutegia: 15:30etik 18:30era.
- Iraupena: 9 ordu. Hiru orduko 3 saio.
- Toki-kopurua: 15 ikastaroko.
- Argibideak eta izen-emateak: 945 121 876.
2. maila: Segurtasuna eta bizikidetza bizikletan
Bizikleta ondo menderatzen duten pertsonak izanik, hirian zehar mugitzeko bizikleta segurtasunez eta modu egokian erabili nahi duten pertsonei zuzentzen zaie.
- Datak: Azaroaren 21ean edo 22an.
- Iraupena: Hiru orduko saio bakarrak.
- Ordutegia: 15:30etik 18:30era.
- Toki-kopurua: 12 egunero.
- Argibideak eta izen-emateak: 945 121 876.