eues

Albistea

Bizikletaren erabiltzaileek beren ibilbideak antolatu ahal izango dituzte http://www.vitoria-gasteiz.org/ziklobideak webgunea erabiliz

Bizikletaren erabiltzeek beren ibilbideak antolatu ahal izango dituzte http://www.vitoria-gasteiz.org/ziklobideak

Aurrerantzean, eta Udalak martxan jarri duen webari esker, Vitoria-Gasteizen zehar egin daitezkeen ibilbideak planifikatu ahal izango dira.

Webgunearen funtzionamendua oso erraza da: jatorria eta helmuga adierazi eta automatikoki ibilbide egokiena adierazten du. Horretarako, eskaintzen diren bidegorrien eta bideen artean, ibilbideen segurtasuna eta funtzionaltasuna hartzen ditu kontuan. Bestalde, bizikleta aparkalekuak non dauden eta ibilbidea egiteko zenbat denbora behar den ere esango digu. Gainera, autoz eginda baino zenbat CO2 gutxiago igorriko dugun eta ekinaldian zenbat kaloria erreko ditugun kalkulatzen du.

Tresna horri esker, Udalak bizikletazaleen jatorriak eta helmuga gustukoenak zein diren jakingo du. Horrela, bizikletaren erabilera sustatzera bideratutako esku-hartze gehiago planifikatu ahal izango ditu etorkizunerako. Bizikleta Mugikortasunaren Gida Planaren barruan, Udala jarduketa ugari ari da garatzen, eta orriak jarduketa multzoa osatzeko eta aberasteko helburua du, bizikleta benetako aukera izan dadin hirian barrena egin beharreko joan-etorrietarako.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala