eues

Albistea

Bizikletaren erabilerak Vitoria-Gasteizko mugikortasunean duen garrantziari buruzko diagnostikoa bukatu da

Azterketa hau UPV/EHUko Geografia, Historiaurre eta Arkeologia Saileko lantalde batek gauzatu du CEArekin sinatutako lankidetza hitzarmen baten bidez egin da eta 10 hilabetetan burutu da. Bere helburua, bizikletaren erabilerak hirian duen egungo egoeraren diagnostikoa egitea izan da, horretarako egun existitzen diren bizikleta azpiegituren ezaugarritze eta balorazioa eta hauen egungo eta balizko erabilera aztertu direlarik.

Ondorio nagusiek adierazten dutenez, egun existitzen den bizikleta ibilbideen sarearen benetako funtzionalitatea eskasa da, bizilekuaren, lantokiaren eta zerbitzuguneen arteko hiri mugimenduetarako sareak duen egokitasuna txikia baita. Alabaina, azterketak azpimarratzen du ez dela egungo sarearen potentzialitatea gutxietsi behar, existitzen diren bidegorrietan ongi planteatutako eta koordinatutako neurri multzo batek bere funtzionalitatea handituko bailuke.

Lan honek bizikletak Vitoria-Gasteizen duen erabilerari buruzko gorabeherak ulertzeko lehen urratsa izan nahi du, eta bizikletaren partehartze handiagoa izango duen hiri mugikortasuna sustatzera zuzendutako ekimenak proposatzen lagunduko du.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala