eues

Albistea

Bizikletaren erabilera sustatzeko 'Hartu bizikleta...' kanpaina

Bizikletaren erabilera sustatzeko "Hartu bizikleta..." kanpaina

Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren esparruan garatu da Vitoria-Gasteizko Bizikleta Mugikortasunaren 2010-2015 Gida Plana. Planeko jardueren artean hainbat jarduera jaso dira jendea sentsibilizatzeko, informatzeko eta herritarren partaidetza sustatzeko, hirian bizikletaren erabilera sustatzera bideraturik. 2010ean hainbat ekimen jarri ziren abian ildo horri jarraiki "Hartu bizikleta..." goiburupean. Hona hemen kanpaina horiek:

"Hartu bizikleta... erosketak egiteko!" hiriko merkataritza-sektoreari eta herritarrei zuzendurik egon zen, eta honako helburu hauek izan zituen:

  • Bizikletaren erabilera sustatzea, Vitoria-Gasteizen erosketak egiteko garraiobide egoki gisa.
  • Erosketak bizikletaz egiteak dituen aukera zabalen inguruan gasteiztarrak sentsibilizatzea.
  • Kanpaina garatzeko merkatarien kolektiboa inplikatzea, Vitoria-Gasteizko Bizikleta Mugikortasunaren Gida Planean aktiboki parte hartu eta planarekin bat egin dezaten.

Kanpaina hori 2010eko irailaren 29a eta urriaren 29a artean gauzatu zen, eta 225 saltokik egin zuten bat ekimenarekin.

"Hartu bizikleta... neguan ere!" herritarrei orokorrean zuzendurik egon zen, eta honako helburu hauek izan zituen:

  • Herritarrak harritzea bizikleta "neguan ere" erabiltzeak dituen abantailak aipatuz eta horren inguruko kontzientziazioa sustatzea, eta aldi berean bizikleta urte osoan zehar erabili daitekeela erakustea.
  • Urte osoan zehar ohiko garraiobide gisa bizikleta erabiltzeak dituen onura eta abantaila pertsonalen eta taldekakoen inguruan gasteiztarrak sentsibilizatzea.
  • Gasteiztarrek urte osoan zehar bizikleta era optimoan erabili ahal izateko beharrezko baliabideak ikastea.
  • Gasteiztarren ohiturak aldatzea, klima-baldintzak gorabehera bizikleta garraiobide gisa erabili dezaten.

Kanpaina hori 2010eko azaroan egin zen.

"Hartu bizikleta... eta izan zentzudun!" 10 eta 14 urte bitarteko ikasleei zuzendurik egon zen, eta honako helburu hauek izan zituen:

  • Gazteenak bizikleta hirian zehar mugitzeko garraiobide gisa erabiltzera ohitzea.
  • Eskoletan bizikletaren erabilera sustatzea.
  • "Bizikletaren kultura" sortzea.
  • Bide-segurtasunari eta erantzukizunari buruzko gakoak ematea, bizikleta hirian zehar mugitzeko garraiobide gisa erabiltzeko.

Kanpaina hori 2010eko azaroaren eta 2011ko maiatzaren artean egin zen.

"Hartu bizikleta..." kanpainak bi ekimen gehiago izango ditu: "Hartu bizikleta... lanera joateko" eta "Hartu bizikleta... eta elkarrekin bizi", 2011. urteko maiatza eta urria artean egingo direnak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala