Albistea
Bizikletak maileguan hartzeko zerbitzua: 2006. urteko kanpaina hastear dago
Vitoria-Gasteizko Udalak 2005ean bizikletak maileguan hartzeko eskaini zuen zerbitzuak arrakasta handia eduki zuen: 19.000 lagun baino gehiagok eman zuten izena zerbitzua erabiltzeko eta 49.000 mailegu baino gehiago egin ziren.
2006an berriro jarriko da abian zerbitzua. Izena ematen duen orok bizikleta bat eskuratu ahal izango du, bai paseatzeko bai hirian barrena alde batetik bestera joateko. Zerbitzuak 200 bizikleta eskainiko ditu hamar mailegu puntutan barreiaturik eta apiriletik azarora arte egongo da indarrean.