Albistea
Bizikleta maileguko udal zerbitzua itzuli da
Bizikleta maileguko zerbitzua martxoaren 4an jarri zen abian. Aurten 260 bizikleta egongo dira eskuragarri hamairu mailegu puntutan, eta zerbitzua urte osoan mantenduko da.
Aurten zerbitzuak hainbat berritasun dauzka, besteak beste:
- Bi mailegu puntu gehiago daude: Lakua merkataritza gunea eta Artium museoa
- Sendoagoak diren 300 bizikleta berri erosi dira
- Aparkaleku berriak, erosoagoak eta modernoagoak, jarri dira mailegu puntuetan
- Bizikletentzako edukiontziak jarri dira mailegu puntu askotan, bizikletak babestuago egon daitezen bai lapurren eta bandaloen aurka eta bai klimaren gorabeheren aurka ere
- Bizikletak konpontzeko zerbitzu ibiltari iraunkorra dago, bizikleta hondatuak mailegu puntuetan konpondu ahal izateko, bizikletak berrantolatzeko eta tokian bertan konpon ezin daitezkeenak gordetzeko
Izena emateko interesa daukaten lagunek mailegu puntuetan eman ahal izango dute: Arriaga, Lakua, Aldabe, Iparralde, El Pilar, Judimendi edo Hegoalde gizarte etxeetan, Mendizorrotzeko edo Ariznabarreko kiroldegietan, Turismo Bulegoan, El Boulevard edo Lakua Centro merkataritza guneetan edo Artium museoan.
Ekimen honen azken helburua bizikleta Vitoria-Gasteiz hirian garraio modu arrunta bihur dadin da.