Albistea
Bizikleta historikoak 1860-1945', CEAko erakusketa berria
Vitoria-Gasteizko Udala Mugikortasun Iraunkorrerako Plan bat prestatzen ari da, eta bizikleta hiriko mugikortasunerako alternatiba izan dadin lanean ari da. Aitzakia hau erabiliz, Olarizuko etxaldeko erakustaretoak bizikletaren inguruko erakusketa bat programatu du. Hain zuzen, erakusketaren izenburua "Bizikleta historikoak 1860-1945" da.
Erakusketa urtarrilaren 18tik otsailaren 18ra dago ikusgai, biak barne.