eues

Albistea

Bizikleta bideen planoaren eta bizikletaz segurtasunez ibiltzeko aholkuen gidaren bertsio berriak argitaratu ditugu

Gero eta gehiago dira bizikletaz mugitzen diren ikasleak eskolarako joan-etorriak egiteko. DBHko lehen zikloko adinekoak (12-14 urtekoak) dauden adin tartean gertatu da bizikletaren erabilera igoera handiena.

Ni zugatik Zu nigatik, txirrindularientzako bide segurtasuneko aholkuak

 Txirrindularientzako bide segurtasuneko aholkuak

Gazteenei zuzendutako material hori berregin eta eguneratu da, txirrindularien eta gainerako garraio moduen arteko elkarbizitza solidarioa laguntzen dituzten jokabideak sustatzeko eta bizikletaz mugitzen diren lagunen segurtasuna hobetzeko.

Vitoria-Gasteizko bizikleta bideen planoa 2015

 Bizikleta bideen planoa

Bizikleta bideen planoa berriro editatu dugu, hirian azken aldian egin diren bide berriak erantsiz.

Planoan metroen antzeko beste plano txiki bat gehitu da, hiriko puntu esanguratsuen arteko distantziak markatuz. Planotxo horretan ikus daitekeenez, bizikleta ibilgailu lehiakorra da gure hiri barruko joan-etorriak egiteko.

Atzeko aldean planoak bizikleta zirkulaziorako hirian dagoen erregulazio berriari buruzko informazioa sartu da. Horrez gain, bizikletaz seguru ibiltzeko eta lapurretak saihesteko aholku batzuk ere gehitu dira.

Datorren astean CEAk hiriko ikastetxe guztietara bidaliko ditu material horiek, goian aipatutako ikasleen artean bana daitezen.

Bizikleta bideen planoa paperean edukitzeko interesa duen herritarrek honako tokietan eskura dezakete:

  • Olarizuko etxaldea
  • Ataria
  • Turismo bulegoa

Bide segurtasuneko aholkuen gida paperean nahi duten herritarrek Olarizuko etxaldean eskuratu ahal izango dute.

Bizimetroa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala