eues

Albistea

Bizicampus: Biziz hazi eta hezi!!' argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunak

CEAk, Udalaren Gazteria Unitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, Arabako Campuseko ikasleei eta Vitoria-Gasteizko ikasle izanik UPV/EHUko beste campus batzuetan ikasten dutenei zuzendutako lehiaketa hau antolatu du.

Argazkien gaia bizikleta da. Bizikleta garraiobide gisa erabiltzeak hiria esparru atseginagoa bilakatzen du. Aldaketa klimatikoa ekiditen laguntzen du, hirietako zarata gutxitzen du, sasoian mantentzen gaitu eta espazio publikoak berreskuratzen laguntzen digu. Lehiaketa honetan, hirietan bizikleta erabiltzeak dakartzan onura eta abantailak azaldu nahi ditugu irudien bitartez. Bizikleta erabiltzea kapritxoa baino, etorkizun jasangarria eraikitzeko beharra dela irudikatu nahi dugu.

Argazkiak urriaren 1etik azaroaren 15era aurkeztu ahal izango dira. Hiru lan sarituko dira:

  • 1. saria: bizikleta elektrikoa.
  • 2. saria: 300 euroko bonoa, bizikletarekin lotutako materiala erosteko.
  • 3. saria: 100 euroko bonoa, bizikletarekin lotutako materiala erosteko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala