eues

Albistea

BIZAN zentroek Abetxukun dituzten baratzeak lantzen hasi dira

Ostiralero, goizeko 10:30etik 12:00etara, APDEMA eta Abetxukuko BIZAN taldeak (Adinekoentzako Zentro Soziokulturalak) elkartzen dira elkarrekin laborantza-mahaiak zaintzeko. Otsailaren 4an hasi ziren, baratze bihurtuko den lursailean belar txarrak kentzen; denon artean ikusi ahal izan zuten zer belar diren txarrak eta zer beste aprobetxagarriak.

Garbiketa hori egin ondoren, datozen egunotan, urteko sasoi honetarako hazi egokiak landatuko dituzte, eta egunez egun nola hazten diren ikusiko dute, udaberrian eta udan uztaz gozatu ahal izateko. Gainera, Abetxukoko baratzeetan mokaduren bat jateko mahaiak daudenez, taldekidoek hamaiketa goxoa egin ahalko dituzte, orain arte lortutakoa eta etorkizuneko lana komentatu bitartean.

Beraz, animatu BIZAn zentroetara joatera laborantza-mahaia konpartitzeak dituen abantaila guztiak gozatzera: kanpoan izango zara, aire zabalean, konpainia onean, eta elkarrizketa interesgarrien erdian.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala