eues

Albistea

Bisoi europarraren ikerketa Salburuko ingurunean

Ur-ipurtats edo bisoi europar deritzona, Vitoria-Gasteizko udalerrian bizi diren animalien artean mundu mailan mehatxatuen daudenetakoa da. Katamotz iberiarraz batera, Europako haragijalerik urrienetakoa da eta urte gutxiren buruan iraungitzeko arrisku larrian dago zerbait egiten ez bada.

Salburuko ingurunean populazio talde garrantzitsua dago, 12-20 ale ingurukoa. Egoera oso larrian dagoela kontuan harturik, CEAk hainbat ikerketa bideratu ditu bere ohituren hainbat alde ezezagun agerian jartzeko eta haietan oinarrituz kontserbazio neurri eraginkorrak aplikatu ahal izateko. Egun, Estatu osoan espezie honetan aditu nagusienetakoak diren hainbat lagun ari dira parte hartzen: Juan Carlos eta Alfonso Ceña, Asunción Gómez, Sisco Mañas eta Santiago Palazón.

Ikerlariek espezie honetako hainbat aleren zenbait datu jaso dituzte (osasun azterketa, etab.), eta irrati transmisorea jarri diete. Honela, irrati hartzaile berezi baten bidez edozein tokitan lokalizatu daitezke eta beren bizitzako aspektu desberdinak aztertu: beren lurraldearen tamaina, beste ale batzuekiko harremanak, gustukoen duten landaredi mota, etab. Metodo honen bidez 2 bisoi europar eme (Caperucita eta Jorgita deitu direnak) eta espezie bereko ar bat (Lobo feroz) markatu dira. Aldi berean, ur-ipurtatsaren ahaide hurbila den ipurtatsaren (Putorius putorius) ar bi markatu dira (Puffy eta Fetido). 4 hilabeteko jarraipena egin ondoren, badakigu ale guztiek bizirik dirautela. Irrati transmisoreen pilak 9 hilabete irauten du, hortaz oraindik datu gehiago hartu ahal izango dira eta horiek aztertu ondoren animalia hauen bizitzako ezkutuko sekretu asko ezagutu ahal izango ditugu eta askoz hobeto babestu ahal izango ditugu. Espero dezagun iraungitzetik salbatzeko garaiz iristea!

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala