eues

Albistea

Bisoi europarraren abenturak Araban' marrazki lehiaketarako sariak erabaki dira

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, Arabako Foru Aldundiak eta Oryx izadi-zalearen dendak antolatutako "Bisoi europarraren abenturak Araban" marrazki lehiaketaren epaimahaiak erabaki du nori eman sariak. Gizartea bisoi europarrak dituen arazoez kontzientziatu eta sentsibilizatzea da lehiaketaren helburua, gure planetan galtzeko arrisku handiena duten haragijaleetako bat baita.

Guztira 54 partaide aurkeztu dira, eta 60 lan: 30 haurren kategorian, 1 kimuen kategorian, eta 23 ikastetxeen kategorian.

Arte Ederretako irakasle Amaya Camoeirasek, natura marrazkilari Conrado Tejadok, Gasteizko Udaleko Kopiagintza Ataleko teknikari Josu Pérezek eta IGIko teknikari Gorka Belamendiak osatu dute epaimahaia. Lanen edertasuna ez ezik, teknika, berritasuna, konposizioa eta sormena ere balioetsi dituzte.

Luze aztertu eta finalisten lehen aukeraketa bat egin ondoren, epaimahaiak lan hauek saritzea erabaki du:

  • Haurren kategorian, Maialen Atxaerandiok lortu du lehen saria, eta Mikel Gonzálezek eta Ander Pachecok, bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.
  • Kimuen kategorian Oinatz Pérez de Viñasprek aurkeztutako lana saritu da.
  • Ikastetxeen kategorian, azkenik, Abendaño ikastolako Eneko López, Aintzane Sánchez eta Xana Vegak lortu dituzte sariak.
  • Gainera, epaimahaiak bi akzesit ematea erabaki du, Lander Alzibar eta Naia Seraci Zurbituri, haien marrazkien kalitatea dela eta.

Datozen hilabeteetan erakusketa bat egingo da aurkeztutako lan guztiekin, Ataria Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroan. Sarituek txartel bana jasoko dute, Oryx izadi-zalearen dendan material optiko eta bibliografikoaz trukatzeko.

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72157671310619955

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala